2009/06/01

Erakusteko panela


Arazo tekniko batzuk konpondu eta gero hona hemen panela, ez da guztiz ondo ikusten jpg bat delako, baina panelaren ideia orokorra ikusteko ondo dago.

Entregaren informazio guztia




2009/05/02

Espazio publikoa

Eraikinak (merkatua eta udaletxea) plataforma baten gainean ezarriz espazioa pasealekutik bereizten da. Lehen lurperatzen zen boleraren gradak ireki egiten dira espazio bat pasealekuari eskainiz.

2009/02/24

Blade Runner



Ostiralean ikusi genuen pelikula etorkizuneko Los Angeles dauka eszenatoki bezala, hiri hau gaur egun ere erraldoia da (E.A.E.-ren tamainakoa). Baina horizontalean hedatu beharrean bertikalean hedatzen da, hiri hiperdentso eta kongestionatu baten itzura hartuz. Nik nahiago ditut hiri dentsoak sakabanatuak baino baina jendetsa izugarria agobiantea izan daiteke. Hiria Shanghaik duen Skyline famatua ekartzen dit gogora, batez ere gauez etxeorratzek publizitatea jartzen dutelako pelikulan bezela. Por cierto, Deckart-en apartamenduko hormen apaingarriak F.Ll.Wight-en Ennis etxearen hormigoizko plaken berdinak dira.

2009/01/08

Auditorioa (entrega)

Hemen dago bideo baten Unai eta nire lanaren emaitza.


04_AUDITORIOA from iñaki & unai on Vimeo.