2009/02/24

Blade Runner



Ostiralean ikusi genuen pelikula etorkizuneko Los Angeles dauka eszenatoki bezala, hiri hau gaur egun ere erraldoia da (E.A.E.-ren tamainakoa). Baina horizontalean hedatu beharrean bertikalean hedatzen da, hiri hiperdentso eta kongestionatu baten itzura hartuz. Nik nahiago ditut hiri dentsoak sakabanatuak baino baina jendetsa izugarria agobiantea izan daiteke. Hiria Shanghaik duen Skyline famatua ekartzen dit gogora, batez ere gauez etxeorratzek publizitatea jartzen dutelako pelikulan bezela. Por cierto, Deckart-en apartamenduko hormen apaingarriak F.Ll.Wight-en Ennis etxearen hormigoizko plaken berdinak dira.

2009/01/08

Auditorioa (entrega)

Hemen dago bideo baten Unai eta nire lanaren emaitza.


04_AUDITORIOA from iñaki & unai on Vimeo.

2008/12/18

El Dueso-ko hormaren leihoa


Flyerraren tematika kartzelako ihesarena da. Dinamita da harrizko hormaren aurrean askatasuna lortzeko era kasu honetan, leihoak leherketaren momentua bera adierazten duelarik. Gainera dinamita detonadorearen itxura duen plataformak presoa askatasun arrasto hortara hurbiltzen du.

2008/12/11

Berriako estalkia, planoak eta irudiak.


Unai Jauregi-rekin egindako proiektua. Gure proiektuan estalkia erabilgarria da: tranpolin bat da. Gure estalkia ardatz baten inguruan bira dezake hondartzari eta dunari egokitzen da jendea estalkira igon ahal izateko, bai itsasgoran ,bai itasbeheran.