2009/06/01

Erakusteko panela


Arazo tekniko batzuk konpondu eta gero hona hemen panela, ez da guztiz ondo ikusten jpg bat delako, baina panelaren ideia orokorra ikusteko ondo dago.

Entregaren informazio guztia




2009/05/02

Espazio publikoa

Eraikinak (merkatua eta udaletxea) plataforma baten gainean ezarriz espazioa pasealekutik bereizten da. Lehen lurperatzen zen boleraren gradak ireki egiten dira espazio bat pasealekuari eskainiz.

2009/02/24

Blade Runner



Ostiralean ikusi genuen pelikula etorkizuneko Los Angeles dauka eszenatoki bezala, hiri hau gaur egun ere erraldoia da (E.A.E.-ren tamainakoa). Baina horizontalean hedatu beharrean bertikalean hedatzen da, hiri hiperdentso eta kongestionatu baten itzura hartuz. Nik nahiago ditut hiri dentsoak sakabanatuak baino baina jendetsa izugarria agobiantea izan daiteke. Hiria Shanghaik duen Skyline famatua ekartzen dit gogora, batez ere gauez etxeorratzek publizitatea jartzen dutelako pelikulan bezela. Por cierto, Deckart-en apartamenduko hormen apaingarriak F.Ll.Wight-en Ennis etxearen hormigoizko plaken berdinak dira.

2009/01/08

Auditorioa (entrega)

Hemen dago bideo baten Unai eta nire lanaren emaitza.


04_AUDITORIOA from iñaki & unai on Vimeo.

2008/12/18

El Dueso-ko hormaren leihoa


Flyerraren tematika kartzelako ihesarena da. Dinamita da harrizko hormaren aurrean askatasuna lortzeko era kasu honetan, leihoak leherketaren momentua bera adierazten duelarik. Gainera dinamita detonadorearen itxura duen plataformak presoa askatasun arrasto hortara hurbiltzen du.

2008/12/11

Berriako estalkia, planoak eta irudiak.


Unai Jauregi-rekin egindako proiektua. Gure proiektuan estalkia erabilgarria da: tranpolin bat da. Gure estalkia ardatz baten inguruan bira dezake hondartzari eta dunari egokitzen da jendea estalkira igon ahal izateko, bai itsasgoran ,bai itasbeheran.

2008/11/27

2. Praktika txikiaren ideiaren oinarria.


Eritreako gasolindegi hau izan da gure abiapuntua: Zeru artifiziala planteatzerakoan estalkia hegal handi batean pentsatu dugu.

Auditorioa


Auditorioaren lehenengo proposamen formal bezala aurkezten dugu honako marrazki hau Unai Jauregi eta nik. Altuera bikoitzeko atrio garden batek pasoa ematen dio aurkako norabidean kokatzen den auditorioari. Marismen ondoan jarriko da, pasealeku bat sortuz bien artean.

2008/11/24

Louis Kahn-en pelikula



Ostegunean teoriako klasean ikusi genuen dokumentalean Kahn-en arkitektura eta bizitza pertsonala (azken hau kulebroi baterako emogo luke) azaltzen ziren. Bere arkitekturaren ezaugarrien artean monumentaltasuna dago, Egipto eta Erromara egindako bidaien eragina. Eragin hori bere eraikinen itxuran ere hantzematen da: oraindik amaitu gabe daudela dirudite (edo Pakistango pilotuen iritziz, hondar historiko baten itxura dutela).
Hala ere dokumentalean agertzen ziren eraikinetatik bitxiena kontzertu-itsasontzia da, dudarik gabe.

2008/10/27

Ariketa txikia. Igoera sistemak.


Soken bidez igotzeko sistema ezberdinak plantetu daitezke. Marrazki hauetan bertikala eta perimetrala nola lotuko diren ikusten da

2008/10/16


Berriako dunaren analisia: Dunak haizetik babesten du urte osoan zehar, neguan hain zuzen ere gune erosoena dunaren atzean dago. Udan aldiz, egoteko lekurik oberena hondartza izan ohi da. Eguzkiak udan dunaren atzekaldea askoz gogorrago jotzen baitdu.

2008/10/07

Berria

Berriako hondartza El Brusco mendixkatik. Kontuz landarediarekin!